Izeba Proiektua ezagutaraziko dute Oiartzunen, hilaren 13an
Aldundiaren tutoretzapean dauden adingabeen osaba-izeba papera jokatzea onartzen duten pertsonen artean boluntario sarea osatzea da helburua
Hilaren 13an, asteartearekin, Izeba Proiektua aurkeztuko dute Oiartzunen. 2009an sortu zen egitasmoa, eta helburua da aldundiaren tutoretzapean dauden adin txikikoen izeba edo osaba papera jokatzen dutenen artean sarea osatzea. Helburu nagusia da tutoretzapean dauden adin txikiko horien bizi kalitatea hobetzen laguntzea. Horretarako, euskarria, afektibitatea, babesa eta harreman sozial hurbilen hedapena emango dien erreferentziazko familia bat behar dute. 150 familia edo boluntariok hartu dute parte egitasmoan. Gaur egun 130 dira aldundiaren tutoretzapean dauden adin txikikoekin lotura duten boluntario edo familiak. Hauek dira osaba/izeben eginbeharretako batzuk: adingabea astean behin etxera, bazkaltzera edo ibilaldi bat egitera gonbidatu; aldizka telefonoz deitu; gai pertsonaletan, ikasketetan edo hizkuntza ikasten lagundu; erosketak egitera berarekin joan; bere adineko beste gazte batzuekin harremanetan jarri; ekintza kulturalak, kirol ekintzak edo aisialdiko planak proposatu, eta abar. Boluntarioen beharra Oarsoaldean badaude adin txikikoentzako harrera etxeak, eta proiektua garatzeko boluntarioak behar dira. Baketik Fundazioak eta Abaraxka ludotekak antolatu dute batzar informatiboa, proiektuaren nondik norakoen berri jakiteko. 18:30ean izango da, hilaren 13an, udaletxeko pleno aretoan. Aurkezpena Oiartzunen izan arren, Oarsoaldea eta Bidasokoei zuzenduta dagoela jakinarazi dute. Informazio gehiago behar duenak, 943 25 10 05 telefono zenbakira dei dezake,