Puntu banaketa Jesus Mari Zamora zelaian

Jai eguna zenez atzo jokatu zuten Pasaiak eta Beasainek partida, ezohiko egunean eta ezohiko ordutegian. Ia ilunpean, baina hala ere, giro polita harmailetan. Zale dezente igo ziren zuri-gorriak animatzera, eta Josetxo Urbieta omentzera. Taldeko zale porrokatua, orain gutxi zendu da Urbieta antxotarra, eta jokalari eta taldeko zuzendaritzak minutu bateko isilunearekin eskertu zioten zaletasuna.

Kirol ikuspuntutik, lehia oso parekatua, paretsu dabiltzan bi talderen artean. Pasaia izan zen markagailuan aurreratzen lehena, Bernalek korner baten ondoren sartutako golari esker partidaren hamalaugarren minutuan. Hortik aurrera eta atsedenaldira bitartean zuri-gorriak izan ziren nagusi.

Bigarren zatian, berriz, nor baino nor. Pasaitarrak defentsan tinko eta kontraerasoak baliatu nahian, 85. minutuan falta baten ondoren Beasainek banakoa lotu zuen arte.

Banakoa, beraz, Jesus Maria Zamoran, eta puntu banaketa baliotsu bat sailkapenaren erdialdean eroso dabiltzan bi taldeentzat.

Sebas Harategiak emandako balioarekin lehiatu da partida eta zelaiaren zozketan saritutako zenbakia 388a.

 

 

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend