Donibaneko iturriko ura ezin da edan

Ur horniketa zerbitzuan azterketa egin ondoren, edateko modukoa ez dela ondorioztatu dute; beste barrutietan ez dago arazorik

Pasai Donibane Euskal Herria

Pasai Donibane eragina izan duen barruti bakarra.

Pasaiako Udalak jakinarazi duenez, Donibaneko ura ezin da edan, ezta ere jakiak garbitzeko erabili. Ur horniketa sarearen azterketa egin zuten atzo, eta emaitzen arabera, ezin da kontsumitu. Ura kontsumorako egokia izatean, Pasaiako Udalak ahal bezain pronto jakinaraziko duela esan du. Hori bai, norberaren garbiketarako edo arropa garbitzeko erabil daiteke iturriko ura. Pasaiako Udalak ohartarazi du ez dutela gomendatzen kontrol sanitariorik gabeko iturri edo putzuetara joatea. Antxo, Trintxerpe eta San Pedron ez dago arazorik iturriko ura edateko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.