Xanistebanak (Oiartzun): Abuztuak 6
- 09:00etan: Goiz eresia, Lartaun Txistulari Taldearekin.
- 10:30ean: Xanistebanetako Haurren eskupilota txapelketa herrikoiaren finalak, binaka, Kontzejupean. Antolatzailea: Oiarpe KE.
- 11:00etan: Bolo, Toka, Potea, Igela. Jubilatuen eta ez direnen arteko txapelketa, Landetxen. Antolatzailea: Gazte Izanak.
- 11:00etan: Gaztetxoen danborrada. Antolatzaileak: Ergoiengo Jai Batzordea eta Haurtzaro Ikastola.
- 12:00etan: Herri musika kalean. Oiartzungo Herri Musika Eskolako Xirolarru taldearen kalebuelta. Antolatzailea: Soinuenea Fundazioa.
- 12:30ean: Arkume erretzea: Arkumea burduntzian, a ze poza tripan sartzian. Done Eztebe plazan, herri-poteoaren hasiera.
- 14:30ean: Arkume jatea. Bazkalondoa, txarangak alaituta. Antolatzailea: Ardi Latxa elkartea.
- 16:00etan: Xanistebanetako 21. Truk txapelketa, Madalensoro Pilotalekuan. Antolatzailea: Gure Esku Dago.
- 16:00etatik 20:00etara: Haurtzaro Ikastolako jolastokian, haur eta gazteentzako parkea (quad pista, super jumping, sagardotegi mugikorra + artzain txakurra, ludoteka, dantza-plaza). Den-dena doan, 3 urtetik 14 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola.
- 17:00etan: KAE 2 Ligako Estropada, Oiartzungo II. Ikurrina, Pasaiako Badian. Antolatzailea: Oiartzungo Itsaslapurrak.
- 18:30ean: Oiartzualdeko 21. Marmitako txapelketa, Landetxeko Plazan. Izena ematea: Intxixu jatetxean. Ondoren: Marmitakoa dastatzeko aukera, Landetxeko Plazan. Antolatzailea: Marmikros Taldea.
- 18:30ean: Haurrentzako txokolate jatea, Ikastolako jolastokian. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola.
- 19:30ean: Preso eta iheslarien lagunek antolatutako IX. Aitor Txiki futbito txapelketaren finalak, Elorsoro kiroldegian.
- 19:30ean: Dantzaldia, Modestorekin, Done Eztebe plazan. Atsedenaldia 21:30ean.
- 22:30ean: Dantzaldiaren jarraipena, Modestorekin, Done Eztebe plazan.
- 23:30ean: Elizaldeko kaleetan zehar, Zezensuzkoa ibiliko da, Lartaun Txistulari Taldeak Idiarena doinuz lagundurik.
- 00:00etan: Dantzaldia, Bide Batez taldearekin, Done Eztebe plazan.
- 00:00etan: Musika Jaialdia, Landetxeko Plazan: Las Marines Dj.
- 01:00etan: Dj Festa, Aingeru Intziarte, Landetxeko Plazan.