Sanmarkosene eta Jesusen Bihotza egoitzetako egoerak argi gorria piztu du. Langile faltak gainkarga ekarri die beharginei, eta ezinezko bihurtu erabiltzaileei zaintza duina ematea. Protestak hasi dituzte.
Udazkenean egitekoa den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren atarikoa da Gipuzkoa Bertsotan. Lan ona egin du Muruak lehenean.
Bihar kanporaketak egingo dituzte, eta igandean finalak. Galiziako A Pobra do Caramiñal herrian izango dira estropadak.
Hamabi galderako inkesta bat prestatu du Errenteriako Udalak herritarrek parte hartzeaz eta gobernantzaz duten iritzia jakite aldera.
Gurekin Auzo Elkarteak antolatuta, hilaren 30etik maiatzaren 5era arte ospatuko dira Iztieta eta Ondartxoko jaiak.
Herriko merkatariei zuzendutako tailerra da, eta helburua egunerokotasuneko genero rolak eta estereotipoak identifikatzea da.
Urdaburu Mendizale Elkarteak hiru eguneko Ipar martxako irteera antolatu du Logroñora ekainaren 7tik 9ra. Izen ematea zabalik dago.
Maiatzaren 23a izango da Gipuzkoako Artisautza Erregistro Orokorrean izena emateko azken eguna, Oarsoaldeko Garapen Agentziak esan duenez.
Oarsoaldeko taldeak sailkapeneko azken postuetan iritsi dira denboraldiaren une erabakigarrira, eta berebizikoa dute irabaztea jaitsierako postuak atzean utzi eta salbaziora gerturatzeko. Fanderian izango da partida, 16:30ean.
Egunari buruz jakin beharreko guztiekin orrialde bereziak egin ditu HITZAk gaurko astekarian. Horiek eskuratzeko aukera, hemen.
Aurkeztutako guztien artean bi aukeratu ditu jai batzordeak. Lehenengoz, irudi bat izango du kamisetak, eta beste bat jai egitarauak eta kartelek.
Langile bat zauritu da, makinatik isuritako hautsa begietan sartu zaionean. Atzo arratsaldean izan zen gertakaria.
LAB sindidikatuak mende erdia bete duela eta ekitaldi berezia antolatu du Maiatzaren 1ean.
Landetxen ikus daitezke argazkiak, hilaren 30era arte. Zahar eta gazteen arteko elkarlanetik sortu da erakusketa. Ostegunean, saio gidatua.