Oiartzungo mutilek puntu polita lortu dute etxean, sufrituta
Mutilek Ohorezko Mailako bigarren sailkatuaren kontra berdinketa lortu dute, etxean. Nesken hirugarren taldeak liderra garaitu du.
Oiartzungo talde gehienek atsedenerako aukera izan dute asteburuan, baina ez denek. Hiru partida jokatu dituzte, eta horietako bietan lortu dituzte puntuak.
Oiartzungo mutilek berdinketa lortu zuten Karla Lekuonan, Anaitasuna bigarren sailkatuaren kontra. Erasokor zelairatu ziren oiartzuarrak, eta goiz lortu zuten gola, Xabier Eizmendiren bitartez. Azkoitiarrek arriskua sortzen zuten, baina atsedenalditik bueltatu arte ez ziren atea zulatzeko gai izan.
Aldageletatik bueltan, talde gorriak partida berdindu zuen, eta aurreratzea lortu zuen, partida bukatzeko hamabost minutu falta zirenean. Bost minutu geroago, oiartzuarrek binakoa jarri zuten markagailuan, penalti baten bitartez.
Nesken bi taldek jokatu zuten, bigarren eta hirugarrenak. Oiartzun Bk galdu egin zuen Bizkaian, eta Oiartzun Ck garaipena lortu zuen etxean, liderraren kontra.
FUTBOLA
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
- Oiartzun — Anaitasuna: 2-2.
Emakumeen Lehen Nazionala
- Oiartzun Antiguokok atsedenaldia izan du.
Gizonen Erregional Preferentea
- Oiartzunek atsedenaldia izan du.
Emakumeen Euskal Liga
- Erandioko Betiko Neskak — Oiartzun Intxaurdi: 2-0.
Emakumeen Gorengo Maila
- Intxaurdi Oiartzun — Beti Gazte: 1-0.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Oiartzunek atsedena izan du.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Miren Taberna OKEk atsedena izan du.
SASKIBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Oiartzungo Saskilagunek atsedena izan dute.
Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila
- Oiartzungo Saskilagunek atsedena hartuko dute asteburu honetan.