LABek lortu ditu boto gehien Udaleko langile guztien artean
Hitzaren gaurko alean azaltzen denez, ELAk irabazi ditu Lezoko Udaleko hauteskunde sindikalak. Hala ere, funtzionarioen artean izan da irabazlea (23 boto lortu dituzte eta 22, berriz, LABek), baina funtzionario ez diren laboralek LABeko ordezkari bat h...
Hitzaren gaurko alean azaltzen denez, ELAk irabazi ditu Lezoko Udaleko hauteskunde sindikalak. Hala ere, funtzionarioen artean izan da irabazlea (23 boto lortu dituzte eta 22, berriz, LABek), baina funtzionario ez diren laboralek LABeko ordezkari bat hautatu dute, bederatzi botorekin. Guztira, Lezoko Udalean 31 boto lortu ditu LABek eta 23 ELAk. Hiruna ordezkari dituzte.
Bestalde, ELAk orain dela hamabi urteko hauteskundeetan zerrenda aurkeztu zuen eta aurtengo ez zen lehen aldia, Hitzak azaldu duen bezala.