San Pedoko bodegoia itxi dute
San Pedroko tabernarik enblematikoenetako bat itxi egin dute. Bodegoian ez dituzte aurrerantzean txikitorik zerbitzatuko, urtetan barra gobernu duten Jose Maria Gartziandiak eta Maribel Telleriak ixtea erabaki dutelako. Denda, baina, zabalik mantenduko dute. 1958ean hasi ziren Gartziandia eta Telleria senar-emazteak bodegoian lanean, eta ordutik barraren bestaldetik, herriaren bilakaeraren lekuko izan dira lehorretik kostaldera etorritako goierritarrak. Bodegoia beraren paretak ere herriko iraganaren erakusgarri aberatsa dira, han zintzilik dauden hamaika koadro eta bestelako objektu bitxiren bidez. Bodegoia poteorako jomuga estimatua izateaz gain, Aupa Etxebeste filmarentzako eta Wazemank telebista saioarentzako eszenatoki ere izan da.