Taberna zabalduta, martxa da %100ean Aiton-Amunen aterpea
Gaur zabalduko dute Donibanen erretiratuen egoitzako taberna eta honekin instalakuntzak martxa bete-betean direla esan daiteke. Lehengo urrian inauguratu zuten egoitza, baina hainbat gora behera tarteko, taberna itxita izan da gaur arte. Edariak ez ezi...
Gaur zabalduko dute Donibanen erretiratuen egoitzako taberna eta honekin instalakuntzak martxa bete-betean direla esan daiteke. Lehengo urrian inauguratu zuten egoitza, baina hainbat gora behera tarteko, taberna itxita izan da gaur arte. Edariak ez ezik, otorduak ere zerbitzatuko dituzte bertan. Bestalde, esan, hainbat aldaketa izan direla erretiratuen elkarteko zuzendaritzan. Junkal Etxebeste jarraituko du zuzendaritzaren gidaritzan; presidente ordea Jose Antonio Asenjo izango da; diruzaina Esther Sein; idazkaria Jose Antonio Tolosa eta bokalak Loli Arrilaga eta Nieves Asenjo.