Autobusak emakume bat harrapatu du Pasaia eta Herrera artean
Autobusak emakume harrapatu du gaur, Herrera eta Pasaia artean, GI-2640 errepidean. Anbulantzia etorri eta ospitalera eraman dute emakumea zaurituta. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak Europa Press-i jakinarazi dionez, 13:30ean gertatu da ezbeharra...
Autobusak emakume harrapatu du gaur, Herrera eta Pasaia artean, GI-2640 errepidean. Anbulantzia etorri eta ospitalera eraman dute emakumea zaurituta. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak Europa Press-i jakinarazi dionez, 13:30ean gertatu da ezbeharra. Ertzaintza eta Donostiako Udaltzaingoa izan dira bertan, baita anbulantzia medikalizatu bat ere. Anbulantziako langileek artatu dute zauritua eta ospitalera eraman dute ondoren.
Gertakariaren ondorioz, GI-2640 errepideko trafikoa moztu egin behar izan dute Iruneko noranzkoan, eta auto ilarak sortu dira.