Beraungo pilotalekua berriro irekiko dute
Pilotalekua estali ondoren eta kirol anitzeko pistak egin ondoren, Beraungo frontoia itxita egon da, eta Udaletik jakinarazi dutenez, berriro irekiko dute datorren asteburuan. “Lan horiek egiteko beharra 2009an sortu zen”, azaldu dute Udale...
Pilotalekua estali ondoren eta kirol anitzeko pistak egin ondoren, Beraungo frontoia itxita egon da, eta Udaletik jakinarazi dutenez, berriro irekiko dute datorren asteburuan.
“Lan horiek egiteko beharra 2009an sortu zen”, azaldu dute Udaletik, “Beraungo futbol zelaia eusten duen horma bere tokian ez zegoela ikustean”. Tesinsa enpresak egin zituen lanak 392.000 euroren truke, eta Espainiako Gobernuaren Herri Inbertsiotarako Funtsaren bidez finantzatu zuten.
Lan horiek amaitu ondoren, pilotalekuan beste lan batzuk egin dituzte: “Segurtasun sistemak ezarri dira eta horren bidez kultur ekintzak egin ahal izango dira. Horrez gain, sistema elektrikoan eta aldageletan hobekuntzak egin dira”.
Horrenbestez, datorren asteburutik aurrera, zabalik egongo da frontoia eta entrenamenduak eta partida ofizialak egin ahal izango dira.
Obrek iraun bitartean eragindako eragozpenengatik barkamena eskatu dute Udaletik