Gazte bat atxilotu dute hamar autoetan lapurtzea egotzita
Ertzaintzak 27 urteko gazte bat atxilotu du bart gauean Errenteria-Oreretan, kalean aparkatuta zeuden hamar autoetan lapurtzea egotzita. Ertzaintzaren arabera, goizeko lauak eta laurden aldera Olibet auzoan zebilen patruila batek gazte bat ikusi du aut...
Ertzaintzak 27 urteko gazte bat atxilotu du bart gauean Errenteria-Oreretan, kalean aparkatuta zeuden hamar autoetan lapurtzea egotzita. Ertzaintzaren arabera, goizeko lauak eta laurden aldera Olibet auzoan zebilen patruila batek gazte bat ikusi du auto baten barruan, eta ertzainak ikusi dituenean korrika atera da autotik. Haren atzetik ibili ondoren, zuhaixka batzuen atzean atzeman dute gizona ertzainek.
Ertzaintzatik azaldu dutenez, beste patruila batek ustezko lapurra atzeman duten ibilgailuaren kristala apurtuta aurkitu dute, eta ibilgailuaren barruan estolda baten tapa. Gaineratu dute patruilak Olibet eta Gaztaña auzoetan ibili direla eta beste bederatzi auto ikusi dituztela antzeko kalteekin eta haien inguruan estolden tapa gehiago aurkitu dituztela “ustez kristalak hautsi eta barrura sartzeko erabili dituztenak”.
Ibilgailuetan indarrez lapurtzea egotzita atxilotu dute.