Herri erdialdean, EuskoTrenek ibilbidea lur azpitik egiteko eskatu du Udalak
Hirigintza batzordeak aztertu ondoren, Udalak bost helegite aurkeztu dizkio Donostialdeko Zatikako Planari (PTP). Lehenengo helegitea, EuskoTrenen ibilbidearen gainekoa da. Izan ere, PTPk ibilbidea agerikoa izatea proposatzen du eta Udalak erdialdean b...
Hirigintza batzordeak aztertu ondoren, Udalak bost helegite aurkeztu dizkio Donostialdeko Zatikako Planari (PTP). Lehenengo helegitea, EuskoTrenen ibilbidearen gainekoa da. Izan ere, PTPk ibilbidea agerikoa izatea proposatzen du eta Udalak erdialdean barrena, EuskoTrenek ibilbidea lur azpitik egiteko eskatu du. Laugarren helegitean, eraiki daitezken etxebizitzen kopurua arautzeko PTPk erabili duen irizpidea aldatzeko eskatu du Udalak. Errenteria eta Irun arteko lotura egiteko, bigarren gerrikoa luzatu beharrean, A-8 autopistan hirugarren bidea eraikitzeko eskatu du bosgarren helegitean Errenteriako Udalak. Beste bietan zuzenketa bat egiteko eta herria eta portuaren arteko muga aintzat hartzeko eskatu du.