Bi urteko kartzela zigorra, udaltzain bati autoarekin kolpatzeagatik
Gipuzkoako Fiskaltzak urtebete eta bederatzi hilabeteko kartzela zigorra eskatu du ustez udaltzain bati autoarekin kolpatu zion gizon batentzat. Zehazki, udaltzainari bi belaunetan autoarekin kolpatzea leporatzen dio, ibilgailua zebrabidean aparkatuta ...
Gipuzkoako Fiskaltzak urtebete eta bederatzi hilabeteko kartzela zigorra eskatu du ustez udaltzain bati autoarekin kolpatu zion gizon batentzat. Zehazki, udaltzainari bi belaunetan autoarekin kolpatzea leporatzen dio, ibilgailua zebrabidean aparkatuta zeukalako isuna jarri ziolako. Udaltzainak, ez zuen lesiorik izan.
2008ko urriaren 23an gertatu zen arratsaldeko bostak aldera. Akusatuak Oiartzun kalean zeukan gaizki aparkatuta, eta udaltzainak isuna jarri zion. Akusazioaren arabera, gizona udaltzainarekin eztabaidan hasi zen, eta iraindu egin zuen. Bien bitartean, ez zuen identifikatu nahi izan ezta dokumentazioa erakutsi ere. Ondoren, akusatua ibilgailura igo zen eta ez zuen geratu udaltzainak hala egiteko eskatu zionean: “Ihes egiteko helburuarekin hiru aldiz azeleratu zuen, eta bazekin agentearen integritate fisikoa arriskuan zegoela, autoaren parean baitzegoen”. Modu horretara, akusatuak ustez belaunetan jo zuen udaltzaina.