KAE1ean Hondarribia B arituko da eta KAE2an Trintxerpe-Illunbe, Hibaika eta San Pedro B
Gaur goizean KAE Kantauriko Arraun Elkarteak bilera egin du eta KAEko bi mailetan zein talde arituko diren zehaztu dute. KAE 1ean, Hondarribia arituko da Arkote, Deusto, Donostiarra, Getxo, Isuntza, Orio, Portugalete, Santoña, Santurtzi, Zarautz eta Z...
Gaur goizean KAE Kantauriko Arraun Elkarteak bilera egin du eta KAEko bi mailetan zein talde arituko diren zehaztu dute. KAE 1ean, Hondarribia arituko da Arkote, Deusto, Donostiarra, Getxo, Isuntza, Orio, Portugalete, Santoña, Santurtzi, Zarautz eta Zierbena taldeekin batera. KAE2an, berriz, Trintxerpe-Illunbe, Hibaika eta San Pedro B izango dira lehian Busturialdea-Elantxobe, Ondarroa, Raspas, Mundaka, Luanco, Lutxana, Zumaia, Iberia , Colindres, Castro, Getaria eta Donostiarra B taldeekin.
Bestalde, kontu ekonomikoak onartu dituzte eta zuzendaritza berria aukeratu dute: Eugenio Sanchez (Colindres taldekoa) presidentea izango da, Borja Rodrigo (Deustu taldekoa) diruzaina eta Maika Tameron (Hibaika taldekoa) idazkaria. Datozen bi urteetarako izendatu dituzte.