Karta txapelketa eta Italiara bidaia
Donibaneko Aitonen eta Amunen Aterpeak karta txapelketa antolatu du etzirako. Txapelketa arratsaldeko zazpietan hasiko da Aterpeko egoitzan. Horrez gain, otsailaren 3an Abadiñora (Bizkaia) joateko bidaia antolatu dute. Interesdunek izena eman behar du...
Donibaneko Aitonen eta Amunen Aterpeak karta txapelketa antolatu du etzirako. Txapelketa arratsaldeko zazpietan hasiko da Aterpeko egoitzan. Horrez gain, otsailaren 3an Abadiñora (Bizkaia) joateko bidaia antolatu dute. Interesdunek izena eman behar dute astelehenetan (etzi edo hilaren 31n) edo ostegunean (hilaren 27an), 11:00etatik 12:00etara egoitzan bertan.
Bestalde, taldea osatuz gero, Italiara bidaia egingo dute Donibaneko erretiratuek maiatzaren 2tik 10era. Bidai horren inguruko informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko Aterpera joan behar da astelehenetan edo ostegunetan 11:00etatik 12:00etara.