Majestik-ek Ordizia Rotulo Studio hartuko du etxean
Donibane Majestik eskubaloi taldeak Ordizia Rotulo Studioren kontra jokatuko du bihar Donibaneko kiroldegian, 12:15etatik aurrera. Talde arrosak lau puntuko aldea ateratzen badio ere, ez dute partida erraza espero Jon Friasek mutilek. Dena den, orain a...
Donibane Majestik eskubaloi taldeak Ordizia Rotulo Studioren kontra jokatuko du bihar Donibaneko kiroldegian, 12:15etatik aurrera. Talde arrosak lau puntuko aldea ateratzen badio ere, ez dute partida erraza espero Jon Friasek mutilek. Dena den, orain arte bezala maila ona erakusten ahaleginduko dira. Majestik bigarren postuan dago Gipuzkoako Lurraldeko Lehenengo Mailako sailkapen orokorrean, 20 punturekin.
Bigarren Mailan dagoen Donibane Eskubaloiak ere bihar jokatuko du partida Donibaneko kiroldegian. Ruflesen mutilek Leizaran Ernio Inmobiliaria taldea hartuko dute 10:30etik aurrera. Bigarren Mailako talde arrosa bederatzigarren postuan dago, bederatzi punturekin.