Hondarribiko hiru zortzikoak Euskadiko txapeldunak
Atzo izan zen aulki mugikorreko distantzia luzeko Euskadiko txapelketa (arraunketa olinpikoa deritzona), Bidasoa errekako uretan. Lasterketa nagusian, senior 8+ean (zortzi arraunlari eta lemazaina), Hondarribiak iazko lehen postua berretsi zuen
Larunbatean izan zen aulki mugikorreko distantzia luzeko Euskadiko txapelketa (arraunketa olinpikoa deritzona), Bidasoa errekako uretan. Lasterketa nagusian, senior 8+ean (zortzi arraunlari eta lemazaina), Hondarribiak iazko lehen postua berretsi zuen eta Irungo Santiagotarrak hirugarren iritsi zen. Ama Guadalupekoako zortzikoak nagusi izan ziren kadete eta jubeniletan ere. Hondarribiko arraunlariek beste garaipen bat ere eskuratu zuten: kadete mailako mutilen 4koan. Nesken kategoria absolutoan 2ko ontzia bigarren helmugaratu zen, Ur Kirolakeko bikotearen atzetik. Modalitate berean baina jubeniletan, Hondarribia arraun elkarteko ‘B’ eta ‘A’ ontziek zilarra eta brontzea lortu zituzten, hurrenez hurren. Ontzilariek eta ikusleek ikaragarrizko hotzari aurre egin behar izan zioten.

