2010ean 51.000 erabiltzaile izan ditu Xorrola herri barruko autobusak
Xorrola herri barruko autobusak ia 51.000 erabiltzaile izan zituen 2010ean, Udaletik jakinarazi dutenez. «Datuak oso onak dira, eta argi erakusten du herritarrek mugikortasun iraunkorraren aldeko apustua egin dutela eta gisa honetako garraio baten beh...
Xorrola herri barruko autobusak ia 51.000 erabiltzaile izan zituen 2010ean, Udaletik jakinarazi dutenez. «Datuak oso onak dira, eta argi erakusten du herritarrek mugikortasun iraunkorraren aldeko apustua egin dutela eta gisa honetako garraio baten beharra bazegoela», nabarmendu dute.
Astero 1.100-1.200 bidaiari artean ditu Xorrolak. Urtean zehar Xorrolaren erabilera bultzatzeko egin dituzten kanpaina bereziek (Mugikortasun Astea, merkatariekin kanpaina berezia…) erantzun positiboa izan dutela gogorarazi dute, gainera.
Bestalde, adierazi dute, Xorrola martxan jarri zutenetik, zerbitzua hobetzeko saiakerak egin dituela Udalak, «herritarren eskaerei erantzuteko asmoz». Bide horretan jarraitzeko asmoa dute, «herritarren beharrak geroz eta hobeto erantzungo dituena izan dadin».
