‘Bazen behin… opera’ Eskolatik Kalera ekimenaren baitan, etzidamu
Euskara Eskolatik Kalera ekimena etzidamu iritsiko da berriro Errenteria Hiria Kulturgunera. Oraingo honetan, Bazen behin… opera antzezlana emango dute. Obraren bidez, neska-mutilak operaren munduan murgildu nahi dituzte. Etzidamu izango da emana...
Euskara Eskolatik Kalera ekimena etzidamu iritsiko da berriro Errenteria Hiria Kulturgunera. Oraingo honetan, Bazen behin… opera antzezlana emango dute. Obraren bidez, neska-mutilak operaren munduan murgildu nahi dituzte. Etzidamu izango da emanaldia, 17:30ean.
Joateko asmoa duenak sarrera eskuratu beharko du. Errenteria Hiria Kulturguneko leihatila bihar goizetik egongo da zabalik (11:00etatik 13:00etara) eta etzi arratsaldetik (18:00etatik 20:00etara). Ostiralean, berriz, saioa hasi baino ordubete lehenago irekiko dute.
