Erramu adarra jartzeko festa egingo du Lizeoak etzidamu Lezon
Pasaia-Lezo Lizeoaren eraikin berriaren obrek aurrera jarraitzen dute. Goia jo du eta teilatua jarri diote ikastolaren eraikinari. Hori ospatzeko, jai txiki bat egingo dute Lizeoko kideek larunbatean. 11:30ean bilduko dira Karlos Saldise plazan elkartu...
Pasaia-Lezo Lizeoaren eraikin berriaren obrek aurrera jarraitzen dute. Goia jo du eta teilatua jarri diote ikastolaren eraikinari. Hori ospatzeko, jai txiki bat egingo dute Lizeoko kideek larunbatean. 11:30ean bilduko dira Karlos Saldise plazan elkartuko dira eta handik eraikinera abiatuko dira. Han erramu adarra jarriko dute eta ospakizun txiki bat egingo dute, bertsolariekin eta dantzariekin. Ondoren musika eskolara abiatuko dira, mokadutxoa jatera
Udazkenerako obrak bukatzea espero dute eta 2012an hasiko dituzte bertan eskolak, era progresiboan.
