Joko garbian eta palan ari dira lehiatzen Txosteko kideak
Txost Oiartzungo Pilota Taldeko kideak joko garbian eta palan ari dira lehiatzen. Hona Txosten emaitzak, Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketan. Haurretan, Zubieta 1-Txost 4: 35-14, eta Txost 3-Txost 1: 12-35. Gazteetan, Txost 2-Txost 3: 40-24, eta Txost 1-...
Txost Oiartzungo Pilota Taldeko kideak joko garbian eta palan ari dira lehiatzen. Hona Txosten emaitzak, Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketan. Haurretan, Zubieta 1-Txost 4: 35-14, eta Txost 3-Txost 1: 12-35. Gazteetan, Txost 2-Txost 3: 40-24, eta Txost 1-Behar Zana 1: 28-40. Helduetan, Behar Zana 1-Txost: 40-29.
Palan, berriz, Euskal Herriko Ligan, pala motzean, Txosteko Orkatz Argotek eta Oinatz Aizpuruk irabazi egin zuten: Txost 40-Lagun Artea (Sestao) 25. Udaberri lehian, paleta larruz, Txost 1 taldeak irabazi egin zion Txost 2 taldeari: 35-13.
