Portuko bizilagunekin bilduko da ostegunean alkatea
Ostegunean, Aitor Kerejeta, Hondarribiko alkatea, Portuko bizilagunekin bilduko da Ama Guadalupekoa ikastetxean, Itsasargi kalean, garai bateko Saint Maure eskolan arratsaldeko 19:30etatik aurera. Bileran Kerejetak Hondarribiko Plan Orokorreko xehetasu...
Ostegunean, Aitor Kerejeta, Hondarribiko alkatea, Portuko bizilagunekin bilduko da Ama Guadalupekoa ikastetxean, Itsasargi kalean, garai bateko Saint Maure eskolan arratsaldeko 19:30etatik aurera. Bileran Kerejetak Hondarribiko Plan Orokorreko xehetasunak azalduko ditu, eta bizilagunek egindako iradokizunak jasoko ditu. Honen aurretik, beste auzotan ere egin ditu bilerak. Azaroan hasi zituzten, Amute, Mendelu eta Jaitzubia eta Alde Zaharreko bizilagunekin. Gainera, urtarrilean Hondarribiko ostalariekin ere bildu da.