Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Udal Euskaltegiaren Kultur Astearen baitan hamaika ekitaldi izango dira

Pasaiako Udal Euskaltegiak XVII. Kultur Astea prestatu du. Ostiralean hasiko da eta otsailaren 4an bukatu, eta aste horretarako hitzaldiak, erakusketa, txapelketa eta beste hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Kultur Astea ondo hasteko, ostiralean Astigarragako Gartziategi sagardotegira afaltzera joango dira. Igandean, berriz, Mintzalaguneko kideek antolatuta, menditik itzulia egingo dute. Astelehenean, ahozkotasuna Hilaren 31n, astelehenean, world kafe saioa egingo dute 15:30ean, euskaltegian bertan. Saio horretan, ikasleei hainbat galdera jakin egingo dizkiete; horrela, ikasleek ahozkotasuna lantzeko aukera izango dute. Asteartean, berriz, entzumena landuko dute ikasleek. Dena den, deialdia irekia da, interesa duen edonor hurbil daiteke euskaltegira. Hala, bi hitzaldi izango dira. Lehenengoa 10:00etan hasiko da, eta Petra Elser idazleak Bizitza, hizkuntza: ausartu, sentitu, kantatu izenburupean hitzaldia eskainiko du. Bigarrena 17:30ean izango da Joseba Antxustegietxarte komikigilearen eskutik. Komikia, afizio zirikatzailea izeneko hitzaldia emango du. Ostegunean, otsailaren 3an, euskaltegiko ikasleen arteko kultur txapelketa izango da jokoan, goizeko hamarretatik aurrera. euskaltegiko ikasleen taldeak nahastu eta bospasei taldetan jarri dituzte. Ondoren, irakasleek kulturarekin zerikusia duten galderak egingo dizkiete. “Horren helburua, ikasleak euren artean ezagutzea da”, azaldu du Ane Olkotz Pasaiako Udal Euskaltegiko zuzendariak. Bukaera santaeskean Kultur Astea Santa Ageda bezperan bukatzen denez, koplak kantatuko dituzte Amets Arzallus eta Sustrai Colina bertsolarien laguntzarekin. Gudarien plazatik aterako dira 19:00etan. Ondoren, [...]

pasaiako hitza
Oarsoaldea
2011/01/25

Pasaiako Udal Euskaltegiak XVII. Kultur Astea prestatu du. Ostiralean hasiko da eta otsailaren 4an bukatu, eta aste horretarako hitzaldiak, erakusketa, txapelketa eta beste hainbat ekitaldi antolatu dituzte.
Kultur Astea ondo hasteko, ostiralean Astigarragako Gartziategi sagardotegira afaltzera joango dira. Igandean, berriz, Mintzalaguneko kideek antolatuta, menditik itzulia egingo dute.
Astelehenean, ahozkotasuna
Hilaren 31n, astelehenean, world kafe saioa egingo dute 15:30ean, euskaltegian bertan. Saio horretan, ikasleei hainbat galdera jakin egingo dizkiete; horrela, ikasleek ahozkotasuna lantzeko aukera izango dute.
Asteartean, berriz, entzumena landuko dute ikasleek. Dena den, deialdia irekia da, interesa duen edonor hurbil daiteke euskaltegira. Hala, bi hitzaldi izango dira. Lehenengoa 10:00etan hasiko da, eta Petra Elser idazleak Bizitza, hizkuntza: ausartu, sentitu, kantatu izenburupean hitzaldia eskainiko du. Bigarrena 17:30ean izango da Joseba Antxustegietxarte komikigilearen eskutik. Komikia, afizio zirikatzailea izeneko hitzaldia emango du.
Ostegunean, otsailaren 3an, euskaltegiko ikasleen arteko kultur txapelketa izango da jokoan, goizeko hamarretatik aurrera. euskaltegiko ikasleen taldeak nahastu eta bospasei taldetan jarri dituzte. Ondoren, irakasleek kulturarekin zerikusia duten galderak egingo dizkiete. “Horren helburua, ikasleak euren artean ezagutzea da”, azaldu du Ane Olkotz Pasaiako Udal Euskaltegiko zuzendariak.
Bukaera santaeskean
Kultur Astea Santa Ageda bezperan bukatzen denez, koplak kantatuko dituzte Amets Arzallus eta Sustrai Colina bertsolarien laguntzarekin. Gudarien plazatik aterako dira 19:00etan. Ondoren, indarberritzeko afari-merienda izango da.
Aste osoan zehar, bestalde, Mikel Nuñez, Amaia Telleria, Isabel Gonzalez eta Alejandra ikasleen lanak ikusi ahal izango dira Udal euskaltegian bertan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.