Eskualdeko manifestazioa, Errenterian, 18:00etan
Goizeko hamarretan abiatu dira pikete informatiboak herriko komertzioei grebaren gaineko informazioa banatzeko. Biak herrian barrena ibili dira goizean zehar batzuk autoz eta besteak oinez. Iztieta aldera ere joan dira, eta han irekita zeuden hainbat banketxeetan izan dira. 11:30ean, berriz, Xenpelarren bildu dira 12:00etan Donostiako manifestazioan egoteko. Hiru zutabeko manifestazioak irtengo dira hiriburuko hainbat txokotatik eta horiek 12:30ean Bulebarretik aterako den manifestazioari batuko zaizkie. 16:00etan, berriz, autokarabana irtengo da Gaztelutxotik. Oarsoaldeko manifestazio nagusia herrian izango da. 18:00etan irtengo da Zumarditik. Jarraipen zabala Sindikatuek emandako datuen arabera, herriko komertzioetan greba jarraipen zabala izaten ari da. Dendaren bat ikusi da pertsiana erdi irekita, baina gehienbat ate itxiak eta botatako pertsianak nagusitu dira ELAk, LABk, EILASek, Hiruk eta EHNEk egindako greba deialdiari bat eginez. Industrialdeetan, berriz, jarraipena “ia erabatekoa” izan dela jakinarazi dute. Tailerren bat irekita ikusi den arren, gehienak itxita egon dira. Herriko erdialdean, berriz, Papresa ez da erabat itxi. Hori bai, langileen %75ek egin dute bat greba deialdiarekin. Industrialdeetan bezala, ikastetxeetan ere “ia erabatekoa” izan da jarraipena grebara deitu duten sindikatuen esanetan. Udalari dagokionez, “jarraipen handia” izan duela adierazi dute. Ezker abertzalea: “Langileen aurkako neurri basatiak bultzatzen ari dira” Grebari batu zaienen artean dago Oreretako ezker abertzalea, eta greba egiteko arrazoien artean [...]
Goizeko hamarretan abiatu dira pikete informatiboak herriko komertzioei grebaren gaineko informazioa banatzeko. Biak herrian barrena ibili dira goizean zehar batzuk autoz eta besteak oinez. Iztieta aldera ere joan dira, eta han irekita zeuden hainbat banketxeetan izan dira. 11:30ean, berriz, Xenpelarren bildu dira 12:00etan Donostiako manifestazioan egoteko. Hiru zutabeko manifestazioak irtengo dira hiriburuko hainbat txokotatik eta horiek 12:30ean Bulebarretik aterako den manifestazioari batuko zaizkie. 16:00etan, berriz, autokarabana irtengo da Gaztelutxotik. Oarsoaldeko manifestazio nagusia herrian izango da. 18:00etan irtengo da Zumarditik.
Jarraipen zabala
Sindikatuek emandako datuen arabera, herriko komertzioetan greba jarraipen zabala izaten ari da. Dendaren bat ikusi da pertsiana erdi irekita, baina gehienbat ate itxiak eta botatako pertsianak nagusitu dira ELAk, LABk, EILASek, Hiruk eta EHNEk egindako greba deialdiari bat eginez.
Industrialdeetan, berriz, jarraipena “ia erabatekoa” izan dela jakinarazi dute. Tailerren bat irekita ikusi den arren, gehienak itxita egon dira. Herriko erdialdean, berriz, Papresa ez da erabat itxi. Hori bai, langileen %75ek egin dute bat greba deialdiarekin.
Industrialdeetan bezala, ikastetxeetan ere “ia erabatekoa” izan da jarraipena grebara deitu duten sindikatuen esanetan. Udalari dagokionez, “jarraipen handia” izan duela adierazi dute.
Ezker abertzalea: “Langileen aurkako neurri basatiak bultzatzen ari dira”
Grebari batu zaienen artean dago Oreretako ezker abertzalea, eta greba egiteko arrazoien artean adierazi du “langileen aurkako neurri basatiak bultzatzen” ari direla “Espainiako Gobernua, Europa eta munduko botere ekonomikoak”.
Zehazki, PSE-EEren gobernuak onartu nahi duen pentsioen erreformarekin “langileen kontrako neurri zehatz” batzuk hartu nahi dituela azaldu du. Horien artean Espainiako Gobernuak kotizazio urteen arabera jasotzen den diru kopurua murriztu nahi duela adierazi du, “ondorioz, pentsio osoa lortu ahal izateko, orotara 40 urte kotizazio beharko dira”. Hala, lan merkatua prekariotzat jo du, eta pentsioa lortzeko baldintza horiekin geroz eta langile gehiago pentsio eskubiderik gabe geratuko direla iritzi dio.
Egoera horren erantzuletzat jo ditu PSOE, PP eta EAJ: “Euren ereduari jarraituz, zerbitzu publikoen murrizketarekin urrats berri bat eman nahi dute pentsioen sistema pribatuz, banka eta botere ekonomikoen mesedetara”. Egoera hori kontuan izanda, greba orokorrari atxikitzera animatu ditu herritarrak.