Dantzaz konpainiaren bi saio Mendi Zolanen, otsailaren 3an eta 4an
Dantzaz konpainiak (Donostia, Gipuzkoa) saio bana eskainiko ditu aste honetako ostegunean eta ostiralean Zokoburu auzoko Mendi Zolan kulturgunean. Otsailaren 3an, ostegunean, 20:30ean, "mugagabeko sormen momentuak" proposatuko dituzte. Otsailaren 4an, ostiralarekin, 20:30ean, Dantzaz Konpainiako 3 dantzarik Mintzo ikuskizuna aurkeztuko dute,
Dantzaz konpainiak (Donostia, Gipuzkoa) saio bana eskainiko ditu aste honetako ostegunean eta ostiralean Zokoburu auzoko Mendi Zolan kulturgunean. Otsailaren 3an, ostegunean, 20:30ean, “mugagabeko sormen momentuak” proposatuko dituzte. Inprobisazioa lantzen ohituta, Dantzaz Konpainiako artistak berez bilakatzen dira sortzaile. Izan ere, sormena bete-betean adierazteko aukera izan dezaten, hiru hitzordu antolatzen dituzte urtero Donostiako Victoria Eugenia Antzokiko Club aretoan. Saio horietan, konpainiako dantzariek kari horretarako bereziki sortu dituzten obrak proposatzen dira.
Otsailaren 4an, ostiralarekin, 20:30ean, Dantzaz Konpainiako 3 dantzarik Mintzo ikuskizuna aurkeztuko dute, “mintzairak, komunikazioa eta inkomunikazioa” hizpide dituen obra. Ikuskizuna, gizabanakoen arteko elkar aditzea, mestizajea eta tolerantzia goresten dituen poema dugu, hiru emazte koreografok asmaturik.