Bi bikote pasatu dira Gipuzkoako mus lehiara
Pasa den larunbatean hamasei bikote aritu ziren Euskal Herriko III. Mus Txapelketaren baitako Amazkar tabernako partidan. Lasa-Makazaga eta Izagirre-Pikabea bikoteek jokatu zuten finala eta lehenengoek irabazi zuten. Gipuzkoan jokatuko den hurrengo fasera pasatu dira. Aurrera egiten badute Euskal Herriko lehian ariko dira.