Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaGizartea

Enpresa likidatzeko, Konkurtso Legera joko du Ramon Vizcainok

Porrotaren erantzulea dela iritzita, AIACen aurkako salaketa jarriko dute Jaurlaritzak, Foru Aldundiak eta Kutxak

oiartzungo hitza
Oarsoaldea
2011/02/05

(Aitziber Arzallus/Berria)

Aurrera egiteko aukerarik gabe gelditu da Ramon Vizcaino. AIAC American Industrial Adquisition Corporation inbertsio funtsaren ihesak ezerezean utzi du Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxak iazko uztailean adostutako erreskate plana. Eta administratzailerik gabe, dirurik gabe, industria planik gabe eta 50 milioitik gorako zorrarekin geratu da Oiartzungo enpresa hori.

Horiek hala, irtenbiderik onena Konkurtso Legera jotzea dela uste dute enpresako akziodunek; Eusko Jaurlaritzak eta Jesus Gomez Montoyak, hain zuzen. Eta hala egingo dutela jakinarazi zieten langileen ordezkariei atzo, Lakuan egin zuten batzarrean. Epaileak akziodunen eskaera onartzera, kalean geratuko dira enpresako 400 langileak.

Enpresa modu ordenatuan likidatzea da akziodunen nahia, langileei zor dizkieten zazpi nominak ordaindu eta hala dagokienei kalte-ordaina eman ahal izateko. Langileak lehenbailehen langabezia saria jasotzen hasteko, berriz, lan talde osoari eragingo dion enplegua erregulazio eskaera aurkeztu beharko du enpresak.

Konkurtso Legeari heltzeko eskaera datozen egunetan egingo dute akziodunek. Eta prozesua errazteko, karguan jarrai dezala eskatu diote Ramon De la Sotari, egungo zuzendariari nagusiari. Langileei, ostera, krisi batzorde bat osatzeko aholkua eman diete, enpresak zor diena modu bateratuan erreklamatzeko. Era horretara, Fogasatik bizkorrago kobratu ohi da.

Bertsio kontrajarriak
Baina auzia ez da hor bukatzen. Izan ere, auzitara joko dute enpresako akziodunek, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxak —Ramon Vizcainoren hartzekodunik handiena—, uste dutelako AIAC dela enpresak porrot egitearen erantzulea. Erreskate planean hitzartu zutena ez betetzea leporatzen diote talde estatubatuarrari.

AIACek alde egiteko asmoa zuela iragan astean aurreratu zion Eusko Jaurlaritzari. Baieztatu, ordea, herenegun baieztatu zuen, Donostiako notaritza batean gainerako akziodunekin egindako batzarrean. Enpresaren egoera aztertu ostean hura zulotik ateratzeko erronka bere gain ez hartzea erabaki zuela azaldu zien. Baina Jaurlaritzaren, Gomez Montoyaren eta langileen iritziko, ardura hori aspaldi hartu zuen AEBetako taldeak.

Langileen arabera, AIACeko zenbait kidek hilabeteak daramatzate Oiartzungo lantegian. Hornitzaileekin kontratuak sinatu dituztela diote, enpresako autoak erabili dituztela, soldata Ramon Vizcainok ordaindu diela eta Ramon De la Sota zuzendari nagusi karguan jarri dutenak ere haiek izan direla. Aldiz, AIACeko ordezkariek ukatu egin dute hori. Diote inoiz ez direla izan enpresako parte, eta, horrenbestez, ez dutela inolako erantzukizunik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.