Oiarso auzoa elkartean, hainbat berritasun
Erdialdeko Oiarso auzo elkartean hainbat berritasun ezarri dituzte, azken hilabeteetan hainbat ohiko batzar egin ondoren. Batetik, zuzendaritza berria dutela jakinarazi dute. Bestetik, bizilagunen zerbitzura helbide elektroniko bat jarri dute: oiarsoae...
Erdialdeko Oiarso auzo elkartean hainbat berritasun ezarri dituzte, azken hilabeteetan hainbat ohiko batzar egin ondoren. Batetik, zuzendaritza berria dutela jakinarazi dute.
Bestetik, bizilagunen zerbitzura helbide elektroniko bat jarri dute: oiarsoae@hotmail.com. Bertara bidali ahal izango dituzte bizilagunek euren kezkak, arazoak edota iritziak.
Halaber, gogorarazi dute, auzo elkartearen lokalean ere badagoela horretarako postontzi bat.