Ereintzak garaipen garrantzitsua lortu du
Ereintza eskubaloi taldeak bi puntu garrantzitsu eskuratu zituen larunbatean Amenabar taldearen kontra. 25-28 gailendu zen Zarautzen. Horrenbestez, Espainiako Lehen Mailako sailkapenaren goialdea oraindik eta gehiago estutu da eta lehenengo hiru taldea...
Ereintza eskubaloi taldeak bi puntu garrantzitsu eskuratu zituen larunbatean Amenabar taldearen kontra. 25-28 gailendu zen Zarautzen. Horrenbestez, Espainiako Lehen Mailako sailkapenaren goialdea oraindik eta gehiago estutu da eta lehenengo hiru taldeak puntu batera daude. Ereintza hirugarren tokian dago 25 punturekin. Liderrak, orain Balonmano Nava Caja Segoviak, 27 puntu ditu eta bigarren postuan dagoen Zarautzek 26.
Ereintzak mailaz igotzeko ametsari eutsi nahi badio irabazi beharra dauka jardunaldi honetan ere. Larunbatean etxean jokatuko du, Galtzarabordako kiroldegian, 19:30ean, Sanco Anaitasunaren kontra. Talde nafarra sailkapenaren erdialdean dago.