Hamabi langile kontratatu ditu Udalak
Hondarribiko Udalak diru sarrerak bermatzeko errenta kobratzen duten hamabi langile kontratatu ditu udal enplegua sustatzeko planaren barruan familia askori eragiten dioten langabezi egoera orekatzeko. “Hamabi lagun horiek dagoeneko lanean ari dira ...
Hondarribiko Udalak diru sarrerak bermatzeko errenta kobratzen duten hamabi langile kontratatu ditu udal enplegua sustatzeko planaren barruan familia askori eragiten dioten langabezi egoera orekatzeko. “Hamabi lagun horiek dagoeneko lanean ari dira Udalean Eusko Jaurlaritzaren Plan Euskadi 09 egitarauaren eta Bidasoa Bizirik erakundeak sustatutako Behe Bidasoako eskualdeko Plan Orokorraren bidez”, azaldu du Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak.
Enplegu hauen iraupena gehienez sei hilabetekoa izango da, egun osoz, eta behar berriei aurre egiteko balio izango dute. Udalaren asmoa programa honetan sartzerakoan herrian behar handiena duten pertsonen egoera arintzea eta lan merkatuan sartzea erraztea. da. Hortaz gain, Udalak departamentu desberdinetan eskaintzen dituen zerbitzuak hobetzea dute helburu. Guztira zazpi administrari laguntzaile, mantentze lanetarako hiru laguntzaile, dokumentalista bat eta kultur teknikari bat kontratatu dituzte.