Haurtzarokoak, santa eskean
San Ageda bezperako ohiturarekin jarraitu, eta santa eskean atera ziren hainbat bizilagun pasa den ostiralean. Oiartzunen, Haurtzaro Ikastolako kideak ere atera ziren, LHkoak eta DBHkoak. Ilunabarrean atera ziren azken horiek. Guztira 200 ikasle eta h...
San Ageda bezperako ohiturarekin jarraitu, eta santa eskean atera ziren hainbat bizilagun pasa den ostiralean. Oiartzunen, Haurtzaro Ikastolako kideak ere atera ziren, LHkoak eta DBHkoak. Ilunabarrean atera ziren azken horiek. Guztira 200 ikasle eta hamasei irakasle. Bertsolarien eta musikarien laguntza ere izan zuten.