Mikelazulon, Naiara Etxeberriaren margolanak
Mikelazulo kultur elkartearen egoitzan erakusketa berria estreinatu dute, eta otsailean, Naiara Etxeberriaren margolanak ikusteko aukera izango da. Antolatzaileen arabera, Etxeberriak afizioz margotzen du, eta bigarren aldia da koadroak Mikelazulon jar...
Mikelazulo kultur elkartearen egoitzan erakusketa berria estreinatu dute, eta otsailean, Naiara Etxeberriaren margolanak ikusteko aukera izango da. Antolatzaileen arabera, Etxeberriak afizioz margotzen du, eta bigarren aldia da koadroak Mikelazulon jartzen dituela. Oraingoan, loreak izan dira margolariaren inspirazio iturri, eta erliebeak eta akrilikoak erabiliz osatu du erakusketa.