Allerruren kontra jokatuko du Saskilagunak-ek
Asteburuko jardunaldian derbia jokatuko dute Saskilagunak taldeko jokalariek. Allerru izango dute aurrean, etzidamu (igandean) 12:00etan etxean (Elorsoro kiroldegian, alegia). Sailkapenari begiratuz gero, partida erraza izango da oiartzuarrentzat. Izan...
Asteburuko jardunaldian derbia jokatuko dute Saskilagunak taldeko jokalariek. Allerru izango dute aurrean, etzidamu (igandean) 12:00etan etxean (Elorsoro kiroldegian, alegia). Sailkapenari begiratuz gero, partida erraza izango da oiartzuarrentzat. Izan ere, Allerrukoak azkenekoak dira (hamalaugarrenak). Saskilagunak taldea, berriz, bigarrena da liderrarekin puntutan berdinduta.