Itsas korridorea aztertzeko eskatu du Legebiltzarrak
Aralarreko, EAJko, Ezker Batuko, PSE-EEko eta PPko talde parlamentarioek Oceanak eta Biologoen Elkargo Ofizialak proposatutako Donostia eta Miarritze arteko itsas korridorea aurten aztertzeko eskatu diete Eusko Jaurlaritzari eta Ingurumen, Landagune et...
Aralarreko, EAJko, Ezker Batuko, PSE-EEko eta PPko talde parlamentarioek Oceanak eta Biologoen Elkargo Ofizialak proposatutako Donostia eta Miarritze arteko itsas korridorea aurten aztertzeko eskatu diete Eusko Jaurlaritzari eta Ingurumen, Landagune eta Itsas Ingurune Ministerioari.
Horrez gain, inguru horretarako egokienak diren neurriak eta babes ereduak zehazteko eskatu diete, “Natura 2000 Sarean sartu behar bada sartuz”.
35 kilometroko korridorea
Miarritze eta Donostia artean itsas korridore ekologiko bat sortzea proposatu zuten iazko apirilean Oceanak eta EAEko Biologoen Elkargo Ofizialak. 35 kilometroko itsasertza hartuko luke babesguneak, eta 27.300 hektarea inguru.
Proposatutako itsas korridorea egingo balitz, Europa osoko “itsas korridore ekologikorik garrantzitsuenetako bat” sortuko litzatekeela uste dute sustatzaileek, “aberastasun handiko gunea baita”.