Mikel Markezek Tene saria irabazi du Pako Aristirekin batera
Mikel Markezek Tene Mujika saria irabazi du Pako Aristirekin batera aurkeztu duen Benito, plazer bat izan duk proiektuarengatik. Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dute lehiaketa. Beste saria Ainara Gorostizurentzako izan da EtorkiZUnak p...
Mikel Markezek Tene Mujika saria irabazi du Pako Aristirekin batera aurkeztu duen Benito, plazer bat izan duk proiektuarengatik. Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dute lehiaketa. Beste saria Ainara Gorostizurentzako izan da EtorkiZUnak proiektuarengatik.
2010eko deialdian aurkezturiko “lanen kalitatea” aintzat hartuta, Tene saria bitan banatzea erabaki du bekako epaimahaiak (Lorea Agirre, Alberto Barandiaran eta Elixabete Garmendiak osaturikoak). Udalak, berriz, epaimahaiaren eskaria aintzat hartuz, bikoiztu egin du sariaren diru kopurua: 6.000 euro irabazle bakoitzarentzat.
Benito Lertxundi kantariarekin urteetan egindako bazkari eta bazkalosteko solasetan oinarrituta prestatu dute proiektua Markezek eta Aristik. Haren testigantza eta gogoetak modu literario batean jaso nahi dituzte.
Markez errenteriarra kantari gisa da batez ere ezaguna, baina bestelako lanak ere egin ditu, betiere musikaren zabalkundean; hala-nola, Trikitixa Elkartean, Herri Irratian esatari gisa, baita prentsako kolaborazioetan ere.