Neskek Añorgaren kontra jokatuko dute etzi
Liga Nazionaleko OKE Oiartzun Kirol Elkarteko nesken taldeak etzi jokatuko du asteburuko jardunaldia. 16:15ean hasiko dira oiartzuarrak Añorgaren kontrako partida jokatzen, Karla Lekuona zelaian. Zazpigarren postuan dago Añorga taldea, 21 punturekin....
Liga Nazionaleko OKE Oiartzun Kirol Elkarteko nesken taldeak etzi jokatuko du asteburuko jardunaldia. 16:15ean hasiko dira oiartzuarrak Añorgaren kontrako partida jokatzen, Karla Lekuona zelaian. Zazpigarren postuan dago Añorga taldea, 21 punturekin. Oiartzuarrak, berriz, sailkapeneko laugarrenak dira, 32 punturekin. Aurretik dituzte Abanto, Athletic eta Osasuna.