Udaberri txapelketako partidak izango dira asteburuan Fanderian
Asteburuan Udaberri txapelketako partidak jokatuko dituzte, besteak beste, Fanderiako pilotalekuan. Bihar, 21:30etik aurrera, gomazko paletan, nagusietan, Batzokiko talde errenteriarra Loiolatarra 2ren kontra ariko da aurrez aurre. Etzi, berriz, eskuz ...
Asteburuan Udaberri txapelketako partidak jokatuko dituzte, besteak beste, Fanderiako pilotalekuan. Bihar, 21:30etik aurrera, gomazko paletan, nagusietan, Batzokiko talde errenteriarra Loiolatarra 2ren kontra ariko da aurrez aurre.
Etzi, berriz, eskuz binakako lehian, Nagusien Mailan, EPLEk Usurbilen kontra jokatuko du, 17:45etan hasiko den partidaren ondoren.
Aurreko partida Haur Mailakoa izango da. Eskuz binaka ariko dira EPLE 2ko Adur Zubizarreta eta Ahetze Arzallus Gazteleku 2ren kontra.