Donibane Majestik-ek Arrasate EBren kontra jokatuko du, bihar
Eskubaloiko Lurraldeko Lehen Mailako Donibane Majestik taldeak Arrasate EBren kontra neurtuko ditu indarrak bihar, 19:30ean Donibaneko kiroldegian. Talde arrosa sailkapenean azken aurreneko postuan dagoen taldearen kontra arituko da. Hala ere, ezin du ...
Eskubaloiko Lurraldeko Lehen Mailako Donibane Majestik taldeak Arrasate EBren kontra neurtuko ditu indarrak bihar, 19:30ean Donibaneko kiroldegian. Talde arrosa sailkapenean azken aurreneko postuan dagoen taldearen kontra arituko da. Hala ere, ezin du atzera begira gelditu, norgehiagokari aurre egiteko jokalari gutxi baititu.
Lurraldeko Bigarren Mailako taldeak, berriz, etzi, 11:15ean, Beasaingo BKL Eskubaloia taldearen kontra jokatuko du, Antzizar kiroldegian. Talde arrosak kontrario gogorra izango aurrean, izan ere, sailkapenean lehen postuetan baitago BKL Eskubaloia.
