Illimanik Boliviako Amazonia babesteko proiektua martxan jarri du
Errenteria-Oreretako Illimani gobernuz kanpoko erakundeak Boliviako Amazonia babesteko proiektua jarri du abian CAN Nafarroako Kutxaren laguntzarekin: Boliviako Amazonian bizi gara: babes dezagun. Boliviako Riberaltako umeak elkarguneetan (liburutegie...
Errenteria-Oreretako Illimani gobernuz kanpoko erakundeak Boliviako Amazonia babesteko proiektua jarri du abian CAN Nafarroako Kutxaren laguntzarekin: Boliviako Amazonian bizi gara: babes dezagun.
Boliviako Riberaltako umeak elkarguneetan (liburutegietan) beren inguruari eragiten dieten gaiak jorratzea du helburu egitasmoak: Amazoniako deforestazioa; herritarren bitartekoen galera; nekazaritza inbertsioak; emakumeen esplotazioa Brasilgo gaztainaren lantegietan; eta beste zenbait gai. Euren baliabideen bidez, hainbat plan bideratzea da asmoa.
Proiektuaren zenbakia 22314 da, eta proiektua babesteko CANen bulego batera joan, dokumentua eskatu eta sinatu besterik ez da egin behar.
Informazio gehiagorako manolialonso[a bildua]euskalnet.net helbidera idatzi daiteke edo 685 70 66 62 edo 657 73 12 28 telefono zenbakietara deitu. Aldez aurretik eskerrak eman dituzte Illimanitik.
