Komun publikoak jarriko dituzte Panier zegoen orubean
Errenteriako Udalak jakinarazi duenez, laster komun publikoak jarriko dituzte lehen Panier lantegia zegoen orubean. Zehazki, Askatasunaren Martirien etorbidearen hasieran jarriko dute. Udalaren arabera, ez du Oiartzun ibaiaren inguruko pasealekuan eragingo, ezta espaloietan ere. Etxeberrieta auzoko komun publikoak jartzearen partez, Zumardiko kioskoaren azpikoak kenduko dituzte. Udalaren esanetan, garai batean “zentzua” zeukaten, “baina egun, araudiaren eraginez, ez dituzte irisgarritasun arauak betetzen, eskailerak jaitsi behar baitira komunetara sartzeko”. Horrenbestez, ez dutela erabilerarik izango jakinarazi dute Udaletik. Udaletik azaldu dutenez, komuna bakarrik garbitzen da, materialak “lehen mailakoak” izango dira, ez xurgatzaileak, “antibandalikoak” eta iraunkorrak. Horrez gain, minusbaliotasun fisikoa dutenentzako egokituta egongo direla gaineratu dute. Lanak Proiek Habitat & Equipment enpresak egingo ditu, 75.272 euroren truke. Egun, beste halako komun publikoak daude Beraungo Pablo Sorozabal plazan.
Errenteriako Udalak jakinarazi duenez, laster komun publikoak jarriko dituzte lehen Panier lantegia zegoen orubean. Zehazki, Askatasunaren Martirien etorbidearen hasieran jarriko dute. Udalaren arabera, ez du Oiartzun ibaiaren inguruko pasealekuan eragingo, ezta espaloietan ere.
Etxeberrieta auzoko komun publikoak jartzearen partez, Zumardiko kioskoaren azpikoak kenduko dituzte. Udalaren esanetan, garai batean “zentzua” zeukaten, “baina egun, araudiaren eraginez, ez dituzte irisgarritasun arauak betetzen, eskailerak jaitsi behar baitira komunetara sartzeko”. Horrenbestez, ez dutela erabilerarik izango jakinarazi dute Udaletik.
Udaletik azaldu dutenez, komuna bakarrik garbitzen da, materialak “lehen mailakoak” izango dira, ez xurgatzaileak, “antibandalikoak” eta iraunkorrak. Horrez gain, minusbaliotasun fisikoa dutenentzako egokituta egongo direla gaineratu dute.
Lanak Proiek Habitat & Equipment enpresak egingo ditu, 75.272 euroren truke.
Egun, beste halako komun publikoak daude Beraungo Pablo Sorozabal plazan.
