Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Portuko trafikoa 2011ko lehen hilabetean %35 igo dela dio Agintaritzak

Portuko trafikoa %35 igo dela hilabete honetan eman du aditzera Pasaiako Portu Agintaritzak. 288.310 tona mugitu ditu aurten eta iaz 214.569 tona, hau da, 73.741 tona gehiago. Azken hiru urtetan izandako urtarrilik onena izan dela nabarmendu dute Portu Agintaritzatik: «Siderurgia produktuek eta autoen trafikoak igoera izan dute. Horrez gain, arrantzak mugitu ohi duenaren bikoitza mugitu du hil honetan». Agintaritzaren esanetan, 2008ko urtarrileko datuek bakarrik hobetzen dute 2011ko urtarrilean lortutakoa: 314.528 tona mugitu zituzten urte horretan. Horrez gain, arrantza ontzien flota handitu egin dela gogorarazi dute: iaz 71 itsasontzi zeuden eta aurten 86. Ikatza Portuko trafikoaren igoera aipatzean Donibaneko Ibedrola enpresara ekartzen duten ikatza hartu dute aintzat: 39.648 ikatz tona ekarri dute urtarrilean. «Iazko urte erdira arte ikatz trafikoa eten egin zen arrazoi koiunturalengatik. Hala ere, bigarren hiruhilekoan ohiko parametroetan hasi zen ikatza mugitzen», gaineratu dute. Ikatzaren igoerarekin batera, produktu siderurgikoen trafikoak ere gora egin duela dio Portu Agintaritzak: %40 igo da iaztik hona produktu siderurgikoen mugimendua. «Iaz 70.225 tona mugitu genituen eta aurten 96.959 tona». Hala ere, ez du joera berdina izan txatarraren inportazioak. Izan ere, Portu Agintaritzaren arabera, %20 jaitsi baita inportazio mota hori: «Iaz 63.474 tona ekarri genituen eta aurten 50.851 tona». Autoen trafiko igoera Ikatzarekin eta produktu [...]

pasaiako hitza
Oarsoaldea
2011/02/11

Portuko trafikoa %35 igo dela hilabete honetan eman du aditzera Pasaiako Portu Agintaritzak. 288.310 tona mugitu ditu aurten eta iaz 214.569 tona, hau da, 73.741 tona gehiago.
Azken hiru urtetan izandako urtarrilik onena izan dela nabarmendu dute Portu Agintaritzatik: «Siderurgia produktuek eta autoen trafikoak igoera izan dute. Horrez gain, arrantzak mugitu ohi duenaren bikoitza mugitu du hil honetan».
Agintaritzaren esanetan, 2008ko urtarrileko datuek bakarrik hobetzen dute 2011ko urtarrilean lortutakoa: 314.528 tona mugitu zituzten urte horretan.
Horrez gain, arrantza ontzien flota handitu egin dela gogorarazi dute: iaz 71 itsasontzi zeuden eta aurten 86.
Ikatza
Portuko trafikoaren igoera aipatzean Donibaneko Ibedrola enpresara ekartzen duten ikatza hartu dute aintzat: 39.648 ikatz tona ekarri dute urtarrilean. «Iazko urte erdira arte ikatz trafikoa eten egin zen arrazoi koiunturalengatik. Hala ere, bigarren hiruhilekoan ohiko parametroetan hasi zen ikatza mugitzen», gaineratu dute.
Ikatzaren igoerarekin batera, produktu siderurgikoen trafikoak ere gora egin duela dio Portu Agintaritzak: %40 igo da iaztik hona produktu siderurgikoen mugimendua. «Iaz 70.225 tona mugitu genituen eta aurten 96.959 tona».
Hala ere, ez du joera berdina izan txatarraren inportazioak. Izan ere, Portu Agintaritzaren arabera, %20 jaitsi baita inportazio mota hori: «Iaz 63.474 tona ekarri genituen eta aurten 50.851 tona».
Autoen trafiko igoera
Ikatzarekin eta produktu siderurgikoekin batera, autoen trafikoa ere igo da. Dena den, Agintaritzatik nabarmendu dute portuko merkantzien trafikoan hirugarren postuan egotetik laugarren postura jaitsi dela autoen trafikoa. «%10 igo da autoen trafikoa iazko datuekin alderatzen badugu». Paperaren eta egur pastaren trafikoak ere gora egin duela diote, baita magnesitarenak ere.
Bestalde, zerealen, ongarri naturalen eta artifizialen trafikoak behera %43,10ean egin duela adierazi dute  .
Arrantzan ere gora
Itsasontzien kopuruak gora egin duen bezala, arrantzak ere %108,5ean gora egin du. Iazko urtarrilean 1.030 tona arrantzatu zituzten eta aurten, berriz, 2.147 tona.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.