Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Traineruekin hitzordua, igandean, 11:00etan

Hondarribiko Traineruen XI. Jaitsiera egingo dute etzi (igandea) Hondarribian. 11:00etan hasiko da denboraldia prestatzeko estropada, eta bertan, denera, 34 traineru izango dira lehian: bost Beteranoen Mailan; lau Emakumeen Mailan eta gainontzeko 25ak, seniorretan. Hondarribia Arraun Elkarteak antolatuko du proba. Seniorrek ziaboga bakarreko bidea egin beharko dute, eta 1982ra arte Kontxako sailkapenerako (Hondarribian egiten zen) estropada eremua erabiliko dute horretarako. Beteranoek eta emakumeek ere ziaboga bakarreko bidea egingo dute, baina seniorrena baino laburragoa. Erlojuaren kontrako proba izango da, eta minuturo aterako dira traineruak hondartza ondoko irteeratik. Traineru onenak Arraunaren ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da, beraz, igandean Hondarribian. 34 traineruek kolore berezia emango diote herriari. Hala, Beteranoen Mailan, Ur Kirolak, Fortuna, Ibaialde, Lutxana-Deusto eta Getxo izango dira lehian. Emakumeen estropadako partaideak honakoak dira: Orio, San Juan, Getaria-Donostia eta etxekoak, Hondarribia. Seniorretan, berriz, Kantauriko trainerurik indartsuenak sasoiari begira probak egiten hasiko dira. Hala, Urdaibaiko, Kaikuko edo Castroko traineruak Hondarribin izango dira. Eta nola ez, Oarsoaldeko eta Bidasoko traineruak ez dira faltako: San Pedro A, B eta C; Hondarribia A eta B; San Juan A eta B nahiz Trintxerpe Illunbe izango dira lehian. Gainera, Club Rem Badalona (Badalona, Bartzelona, Herrialde Katalanak) ere Hondarribian izango da etzi. Eguraldiaren zain Iganderako eguraldi iragarpenak ez dira onak. [...]

hondarribiko hitza
Oarsoaldea
2011/02/11

Hondarribiko Traineruen XI. Jaitsiera egingo dute etzi (igandea) Hondarribian. 11:00etan hasiko da denboraldia prestatzeko estropada, eta bertan, denera, 34 traineru izango dira lehian: bost Beteranoen Mailan; lau Emakumeen Mailan eta gainontzeko 25ak, seniorretan. Hondarribia Arraun Elkarteak antolatuko du proba.

Seniorrek ziaboga bakarreko bidea egin beharko dute, eta 1982ra arte Kontxako sailkapenerako (Hondarribian egiten zen) estropada eremua erabiliko dute horretarako. Beteranoek eta emakumeek ere ziaboga bakarreko bidea egingo dute, baina seniorrena baino laburragoa. Erlojuaren kontrako proba izango da, eta minuturo aterako dira traineruak hondartza ondoko irteeratik.

Traineru onenak

Arraunaren ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da, beraz, igandean Hondarribian. 34 traineruek kolore berezia emango diote herriari. Hala, Beteranoen Mailan, Ur Kirolak, Fortuna, Ibaialde, Lutxana-Deusto eta Getxo izango dira lehian. Emakumeen estropadako partaideak honakoak dira: Orio, San Juan, Getaria-Donostia eta etxekoak, Hondarribia. Seniorretan, berriz, Kantauriko trainerurik indartsuenak sasoiari begira probak egiten hasiko dira. Hala, Urdaibaiko, Kaikuko edo Castroko traineruak Hondarribin izango dira. Eta nola ez, Oarsoaldeko eta Bidasoko traineruak ez dira faltako: San Pedro A, B eta C; Hondarribia A eta B; San Juan A eta B nahiz Trintxerpe Illunbe izango dira lehian. Gainera, Club Rem Badalona (Badalona, Bartzelona, Herrialde Katalanak) ere Hondarribian izango da etzi.

Eguraldiaren zain

Iganderako eguraldi iragarpenak ez dira onak. Euria egiteko arriskua dago eta itsaso mugitua espero da. Hala, eguraldiagatik ohiko ibilbidea egiterik ez bada, bigarren aukera prestatu dute Hondarribia Arraun Elkarteko kideek: Bidasoa pasealekuaren ondotik aterako lirateke traineruak, handik Santiagoko Nazioarteko zubira joateko; bertan ziaboga egin eta irteerara itzuliko lirateke traineruak, eguraldi txarrarekin betiere.

Irabazleak

Hondarribiko Traineruen Jaitsieraren XI. ekitaldia izango da aurtengoa. Aurrekoetan, lautan, Ama Guadalupekoa ontzia izan da nagusi (2001, 2002, 2003 eta 2006 urteetan); Astillerok bitan irabazi du prestaketa estropada (2004an eta 2005ean), Urdaibaik bezala (2009an eta iaz). Oriok (2007an) eta San Pedrok (2008an) behin irabazi dute estropada.

Hondarribiak 2001ean, 2002an, 2003an eta 2006an irabazi du etxeko prestaketa proba

Hondarribiak 2001ean, 2002an, 2003an eta 2006an irabazi du etxeko prestaketa proba

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.