Espainiako Txakurkros Kopan, Lujanbio bigarren
Juan Mari Lujanbiok Bubus txakurrarekin batera bigarren postua lortu du Espainako Txakurkros I. Kopan. Txapeldunorde Master-40 kategorian izendatu dute. Txarli Perezek ere federatu gabekoen kategorian bigarren postua lortu du. Patxi Azpiazu, berriz, s...
Juan Mari Lujanbiok Bubus txakurrarekin batera bigarren postua lortu du Espainako Txakurkros I. Kopan. Txapeldunorde Master-40 kategorian izendatu dute.
Txarli Perezek ere federatu gabekoen kategorian bigarren postua lortu du. Patxi Azpiazu, berriz, seigarren postuan iritsi zen helmugara.
Puente de San Miguel Kantabriako herrian egin zuten lasterketa. Espainiako I. Kopaz gain, Kantabriako txapelketa ere jokoan zegoen Puente de San Miguelen. Bubus eta Lunjanbiok bigarren postua lortu zuten ere bai, Kantabriako txapelketan, beren kategorian.
Espainiako Kopako dominen banaketa “datozen bi lasterketetako batean egingo” dutela adierazi du Lujanbiok.
Erlojupekoa
Kantabriako proban 40 taldek hartu zuten parte eta 5,5 kilometrotako luzera zuen ibilbideak. Luzera handia ez zen arren, altuera ezberdintasun handia zegoela adierazi dute parte-hartzaileek.
Horrez gain, eskailera funtzioa egiten zuten zenbait ohol zeudela lurrean ere kontatu du Lujanbiok: “Lasterkari askok kontu handiz egin genuen ibilbidea oholengatik, baina beste askok berritasunak animatuta, asko disfrutatu zuten”.
Bestetik, Jose Ramon Ortuostek Madrilgo proban, istripua izan zuen eta ezin izan zuen lasterketa bukatu.