La Herrera Herrira batzordeak bilera egingo du larunbatean
La Herrera Herrira batzordeak bilera irekia deitu du etzirako, 13:00etan Alkateordetzan. Batzordeak herritarren parte-hartzearekin batera egindako hirigintza proposamenari buruzko argibideak emateko eta hura “sendotzeko eta blindatzeko” jar...
La Herrera Herrira batzordeak bilera irekia deitu du etzirako, 13:00etan Alkateordetzan. Batzordeak herritarren parte-hartzearekin batera egindako hirigintza proposamenari buruzko argibideak emateko eta hura “sendotzeko eta blindatzeko” jarduera egutegi bat aurkeztuko du batzarrean.
Proposamena egiteko prozesuan parte hartu duten guztiei, baita interesa duen edozein herritarri ere joateko gonbidapena egin diete batzordetik.
Fase “garrantzitsuenean”
La Herrera Herrira batzordearen esanetan, faserik “garrantzitsuenean” sartuko dira orain proposamenarekin: “Fase honetan sendotu eta blindatu egin behar da orain arte egindakoa”.
Lehen fasean, hirigintzako irizpideak erabiliz, egoeraren diagnosia egin zuten. Hura zehaztu ondoren, sintesi dokumentua jorratu zuten. Pasa den abenduan Hirigintza Plangintzako Aholkulari Batzordean aurkeztu zuten proposamena.