La Pedreraren eta Gaudiren autobusa, herrian etzidamura arte
Errenteria-Oreretako Zumardiak hartuko du egun hauetan Catalunya Caixak Antonio Gaudi arkitektu katalanaren eta berak egindako La Pedrera eraikuntzaren gaineko erakusketa ibiltaria. Erakusketa hamalau metro luze den ibilgailuan antolatu dute,eta lau al...
Errenteria-Oreretako Zumardiak hartuko du egun hauetan Catalunya Caixak Antonio Gaudi arkitektu katalanaren eta berak egindako La Pedrera eraikuntzaren gaineko erakusketa ibiltaria.
Erakusketa hamalau metro luze den ibilgailuan antolatu dute,eta lau alorretan sailkatu: lehenengoa, Gaudiren gainekoa da; bigarrena, La Pedreraren gainekoa; hirugarrena, arkitektu katalanaren arte eta teknikaren gainekoa; eta azkena, Gaudik egindako lanen diseinua eta ergonomiari dagokiona.
Alor bakoitzean, argazkiak eta bideoak ikusteko aukera izango dute erakusketa ibiltarira hurbiltzen direnek. Antolatzaileek azaldu dutenez, “herritar guztiei zabalik dago erakusketa, baita ikasle taldeei ere, eta doakoa da”. Azken horiekin, adinaren arabera antolatuko dituzten tailerrak egingo dituzte.
Erakusketa ibiltaria etzidamura arte izango da herrian. Bihar eta etzidamu Zumardian bisitatu ahalko dute interesa dutenek. Etzidamu, berriz, Orereta Ikastolan izango da Catalunya Caixaren Gaudi Autobusa.