Tamalgarria, Touring-Beti Ona
Juan Diego Ramos Martinez Pelukas. Errenteria-Orereta. Tamalgarria izan zen larunbatean Fanderian ikusi genuena, arrazoi askorengatik. Tamalgarria jokalariek zelaian emandako ikuskizun lotsagarriarengatik. Kolpeak izan ziren euren artean. Elkarrekin ...
Juan Diego Ramos Martinez Pelukas. Errenteria-Orereta.
Tamalgarria izan zen larunbatean Fanderian ikusi genuena, arrazoi askorengatik. Tamalgarria jokalariek zelaian emandako ikuskizun lotsagarriarengatik. Kolpeak izan ziren euren artean. Elkarrekin bizi dira Oreretan, eta soberan ezagutzen dira, baina beraiek partidaren tentsioaren aitzakia zuten. Harmailetan ikusleen jarrera ere tamalgarria izan zen. Ika-mikak eta irainak herritarren artean.
Tamalgarria izan zen ere jokalari batek eta jarraitzaile batek partida ondoren eman zuten ikuskizuna.
Baina tamalgarriena izan zen partida horrek ez zuela inoiz jokatu behar. Oreretak 40.000 biztanle izanda eta Gipuzkoako hirugarren herria izanda, taldeak futboleko mailaren zuloan sartuta ditu. Oso penagarria da ez egotea ez inor ezta ezer ere herrian talde bakarra egoteko zerbait egiten duenik, bere izena dena delakoa izanda, gutxienez Hirugarren Mailan egoteko.
Nabarmendu behar da Udaleko inor ez zegoela, ezta Kirol zinegotzia ere. Baina prentsarako argazkirik ez zegoenez, eta taldea ligako kategoria onetan ez dagoenez…
Aurrera Touring eta Beti Ona.