Xuban Guerraren argazkien eta ehozirilarien erakusketak ikus daitezke
Juan Olazabal kaleko K2 tabernan Xuban Guerrak Nepalen, Txinan eta Tibeten ateratako argazkiak ikus daitezke. Egunerokotasunaren errealitate gordina azaltzen dute irudiek, batik bat haurrena. Formatu handiko argazkiak dira, eta hilaren amaierara arte e...
Juan Olazabal kaleko K2 tabernan Xuban Guerrak Nepalen, Txinan eta Tibeten ateratako argazkiak ikus daitezke. Egunerokotasunaren errealitate gordina azaltzen dute irudiek, batik bat haurrena. Formatu handiko argazkiak dira, eta hilaren amaierara arte egongo dira tabernako hormetan jarrita nahi duena ikus ditzan.
Bestalde, ehozirilariek egindako lanekin erakusketa osatu dute, eta Xenpelar Etxean izango da, martxoaren 3ra arte. Mari Sol Pajaresen ikasleen lanak dira: Angela Garcia; Antonia Moreno; Candi Perez; Elena Arcos; Emilia Prieto; Florentina Carballo; Jacinta Monterroso; Maria Angeles Martinez; Maite Perez; Manuel Vidal; Merce Cambronero; Maria Laso; Maruja Plaza; Matilde Miguel; Mercedes Fregeneda; Orasi Nieto; Paqui Marcos; Paulina Diez eta Trini Mateo. Erakusketa arratsaldez ikusi ahal izango da, 17:00etatik 20:00etara.
Mikelazulon ere erakusketa bat dago martxan: Naiara Etxeberriaren margolanak. Hilaren amaierara arte egongo da zabalik.