“Konprometitua sentitzen naiz, eta musikaren bidez horretan nabil”
Bihar gauean pertsona berezi baten kontzertua izango da Landaren: Fermin Valencia (Iruñea, 1948). Garai bateko kantak eta gaur egunekoak bilduko ditu emanaldian, beti ere alde soziala eta folklorikoa galdu gabe. 21:00etan hasiko da festa. Zer topatuko dute bihar Landarera joango direnek? Normalean kantatzen dudana: nolabaiteko konpromisoa duten abestiak, euskaraz eta erderaz, eta azken finean, emanaldi entretenigarri bat. Abeslari nafarra naiz, euskal herritarra, eta abesti folklorikoak lantzen ditut; txikitatik jaso ditudan abestiak. Konpromiso soziala duten abestiak lantzen dituzu. Zergatik interesatzen zaizu? Niretzako gauza askoren arrazoia delako. Klase sozial baten barruan nago, eta hainbat gauza lortu ditugu, beste hainbat pairatu ditugu eta erreibindikatzen ari gara. Hortik aurrera, ni konprometitua sentitzen naiz, eta musikaren bidez horretan egiten dut lan. Folklorea ere aipatu duzu. Zergatik da horren garrantzitsua zuretzat herri kantuak errekuperatzea? Txikitatik entzun ditudan abestien eragina izango da ziurrenik, jotarena eta baita euskal kantuena ere, baina batik bat jotarena. Halako kantak edo halako melodia edo musika oso erabilia dago. Lehen zeukan bat-batekotasuna galdu du, normalean, tabernetan, lanean… kantatzen zelako. Nik txikitan entzun nuen hori bildu dut eta beste alde batera eraman dut, askoz modu irekiagoan, eta lehiaketetatik eta horietatik kanpo. Aurreratu daiteke zerbait? Azkeneko abestiak erdi txantxetazkoak eta erdi konpromisozkoak izan dira. Esaterako, [...]
Bihar gauean pertsona berezi baten kontzertua izango da Landaren: Fermin Valencia (Iruñea, 1948). Garai bateko kantak eta gaur egunekoak bilduko ditu emanaldian, beti ere alde soziala eta folklorikoa galdu gabe. 21:00etan hasiko da festa.
Zer topatuko dute bihar Landarera joango direnek?
Normalean kantatzen dudana: nolabaiteko konpromisoa duten abestiak, euskaraz eta erderaz, eta azken finean, emanaldi entretenigarri bat. Abeslari nafarra naiz, euskal herritarra, eta abesti folklorikoak lantzen ditut; txikitatik jaso ditudan abestiak.
Konpromiso soziala duten abestiak lantzen dituzu. Zergatik interesatzen zaizu?
Niretzako gauza askoren arrazoia delako. Klase sozial baten barruan nago, eta hainbat gauza lortu ditugu, beste hainbat pairatu ditugu eta erreibindikatzen ari gara. Hortik aurrera, ni konprometitua sentitzen naiz, eta musikaren bidez horretan egiten dut lan.
Folklorea ere aipatu duzu. Zergatik da horren garrantzitsua zuretzat herri kantuak errekuperatzea?
Txikitatik entzun ditudan abestien eragina izango da ziurrenik, jotarena eta baita euskal kantuena ere, baina batik bat jotarena. Halako kantak edo halako melodia edo musika oso erabilia dago. Lehen zeukan bat-batekotasuna galdu du, normalean, tabernetan, lanean… kantatzen zelako. Nik txikitan entzun nuen hori bildu dut eta beste alde batera eraman dut, askoz modu irekiagoan, eta lehiaketetatik eta horietatik kanpo.
Aurreratu daiteke zerbait?
Azkeneko abestiak erdi txantxetazkoak eta erdi konpromisozkoak izan dira. Esaterako, Tafallako gure mendi taldeari eskainitakoa, lagun bati egin genion omenaldi bat… Horrez gain, jota abesti batzuk errekuperatu ditut eta baita errepublika garaiko abesti zahar bat ere, eta grabatzekoa naiz.
Memoria historikoa ere aipatzen duzu zure abestietan. Nola ikusten dituzu errekuperatzeko egiten ari diren ahaleginak?
Ongi. Egiten den guztia dago ongi, bizi izan dugun historiaren parte delako eta bizitzen ari garenaren parte, eta hori ez da ahazten. Oroitzapenean dago gauzak aldatu ahal izatea gaizki daudenean. Ahazten diren gauzak ez dute ezertarako balio. Espainiako Gerrari dagokion memoria historikoa lotsagarria izan da: etxean soilik hitz egiten ziren gaiak, ezkutuan, errepresiopean… Duela urte asko hasi nintzen gai horretan lanean, bai datuak biltzen eta baita abestiekin ere. Eta oso garrantzitsua iruditzen zait.