Iruzurrekin kontuz ibiltzeko deia egin dute
Udaleko Kontsumo Zerbitzutik abisua eman dute telefono bidezko zenbait ustezko publizitate kanpainen atzean iruzurrak daudela. Hain zuzen ere, erakunde ofizialen izenean jasotako deiak egin izan direla (udaltzaingoaren partez esaterako), batez ere kome...
Udaleko Kontsumo Zerbitzutik abisua eman dute telefono bidezko zenbait ustezko publizitate kanpainen atzean iruzurrak daudela. Hain zuzen ere, erakunde ofizialen izenean jasotako deiak egin izan direla (udaltzaingoaren partez esaterako), batez ere komertzioei, eta dei horietan sari bat jasotzearen truke horren gastuetarako diru-kantitateak eskatu izan zaizkie komertziariei. Kontsumo zerbitzutik gomendioa luzatu dute telefonoz kontu korronte zenbakirik ez emateko, eta publizitate kontratuak telefonoz baino hobeto, idatziz egiteko.